Espazio honetan klasean egindakoa laburtuko dut eta horri buruzko haurnarketaxoak egingo ditut.
2014ko urriaren 29a
Praktikuma eta greba ostean, gure IKTko lehenengo klasea izan dugu. Lehenengo bi orduetan Web 2.0z hitz egin dugu eta horren inguruko laburpena egin dugu. Zuen interesa izatekotan, hemen utziko dut Web 2.0ri buruzko laburpena eta hausnarketa:
Euskara 2.0: zer da hori?” artikuluaren laburpena
Web 2.0 kontzeptua gero eta gehiago entzuten dugu gure gizartean. Gainera, testuinguru guztietan aurki ditzakegu, hala nola, politikan, publizitatean, hezkuntzan… Web 2.0 informazio eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko filosofia bat dela esan dezakegu baina 2.0 agertu baino lehen web 1.0 izan genuen. 1.0tik 2.0ra zuzen pasatzea, aldaketa oso handia suposatu du geure gizartean; beraz, 2.0 kontzeptuak iraultza teknologiko bat suposatu duela esan dezakegu. Teknologiak eta interneta gure bizitza asko aldatu dute, arlo guztietan aplikatzen ditugulako, baita gutxien espero ditugun esparruetan ere.
Duela urte asko, gizakiek internet erabiltzen hasi zutenean, webguneak estatikoak ziren, hau da, erabiltzaileek ez zuten ezer egiten edo sortzen, baizik eta hartzera edo irakurtzera mugatzen ziren. Gaur egun, aldiz, guztiok erabiltzen ditugu teknologiak modu aktiboan eta parte hartzaile batean, baita gutxieneko informatika ezagunek. Beraz, esan dezakegu web 2.0ren bidez, erabiltzaileok edukiak modu erraz eta azkar batean sortzeko tresna asko ditugula sarean. Hau esanda, gizaki guztiok, hau da, erabiltzaileok, espazio kolektibo birtual baten kide gara.
Web gune ezagunena bloga dela esan dezakegu eta web 2.0rekin ezaugarri bat elkarbanatzen du: blogek elkarrizketa eta guztizko askatasuna ahalbidetzen dute, hau da, erabiltzaileok nahi duguna publikatu dezakegu eta beste pertsona batek idatzitakoari erantzun egin diezaioke. Lehen esandakoa kontuan hartuz, web 2.0 errealitate bat dela esan dezakegu, bertan ikusi, entzun eta irakurtzeaz gain, eduki propioak sor baititzakegu.
Web 2.0 Euskal Herrian eta euskara hizkuntzarekin lotzen badugu, teknologiak oso lagungarriak izan daitezke Euskal Herria eta haren hizkuntza mundu osora zabaltzeko, hau da, euskara espazio birtualean denon hizkuntza bilakatu behar dugu.
Bigarren orduan Gmail kontuez hitz egin dugu, irakasle batentzat Gmaila izatea eta ondo erabiltzen jakitea derrigorrezkoa delako. Horretarako, Josunek azaldu egin ditu nola antolatu dezakegu Gmaila, hau da, irakatzi digu etiketak jartzen, mezuak hobeto bilatu ahal izateko. Horrez gain, Gmail barruan dagoen Drive programa erabiltzen irakatsi digu. Drive-a oso baliogarria da bai unibertsitateko gauzak egiteko eta antolatzeko, bai irakasleak garenean beste irakasle batzuekin zerbait konpartitzeko edo antolatzeko.
Klasea amaitzeko Blog bat egiten hasi gara. Bloga ikastetxe batean oso tresna baliogarria delakoan nago, umeen gurasoekin edo beste pertsonekin gelan gertatutakoa erakutsi ahal baituzu. Bloga egiteko, gai interesgarri bat aukeratu behar genuen eta nik aukeratutakoa "Estimulazio Goiztiarra Haur Hezkuntzan" da, lehenengo praktikumean nengoen ikastetxean lantzen zutelako eta oso interesgarria iruditzen zaidalako. Hau esanda, estimulazio goiztiarraz hitz egiten joango naiz eta klasean astero egiten duguna kontatzen joango naiz.
Nire Bloga zuen guztokoa izatea espero dut!!
2014ko azaroaren 5a
Gaurko klaserako ikasle bakoitzak bideo bat ikusi behar genuen Web 2.0ri buruz. Gero adituen taldean elkartu gara bideoaren ideiak elkarbanatzeko eta zalantzak argitzeko. Gauzak argi izan ostean, gure lan-taldean elkartu gara gure bideoaren ideia nagusiak konmentatzeko eta horrela, ariketa bat osatzeko.
Zuen interesekoa izatekotan, hemen uzten dizuet egindako ariketa.
Zer da web 2.0? Zerk bereizten du? Ezaugarriak.
Web 2.0 zerbitzuen bigarren belaunaldia izendatzeko kontzeptua da. Zerbitzu hauek web estatiko batetik web dinamiko batera igaro dira; erabiltzailea pasibo izatetik parte-hartzaile izatera igaro da. Gure artean edukiak partekatzeko aukera ematen du. HTML-tik XML-ra igaro gara, haien arteko desberdin nagusia zera izango litzateke; XLMri esker edonork sortu dezake web orrialde bat edo blog-a hasieran behar ziren kodigoak idatzita daudelako.
Web 2.0ren ondorio orokorrak komunikazioan, gizartean eta hezkuntzan.
Munduko pertsona desberdinek partekatzen duten informazioari esker informazioa aberasten da, eta komunikazioa eta elkarrekintza sustatzen da. Informazioa biltzeko eta partekatzeko hainbat zerbitzu eta aplikazio daude, eta erabiltzaileok jakintza sare bat osatzen dugu, adibidez, Wikipedia. Hau da, informazioaren globalizazioa eman da.
Web 2.0 hezkuntzan: aplikazioak eta errekurtsoak. Ondorioak.
Sareak alderdi sozialak eta komunikatiboak ditu, elkarlana eta elkartrukea indartzen ditu eta hezkuntzak alderdi horiek lantzen dituenez gero, sareak eskaintzen dizkigun aukera guzti hauei etekina ez ateratzea ez litzateke zentzuzkoa izango. Gainera, eskolak errekurtsoak eskaini behar ditu beharrezkoak diren konpetentziak jorratzeko. Web 2.0 honek irakasteko beste modu bat eskaintzen du., baina hezkuntzan lan egiten duten irakasleek webaren inguruko etengabeko prestakuntza izan behar dute une oro ematen diren aldaketetara moldatzeko.
Hausnarketa.
Teknologiak gure bizitza izugarri aldatu du, aldatzen jarraituko du eta gu etengabeko formazioan aritu beharko gara. IKTak eta horren barnean Web 2.0, gizartean, komunikazioan eta hezkuntzan eragin zuzena dauka, baina zein motatako onurak izan ditzake aldaketa honek? Munduan gertatzen den edozein gertakizunaren berri izateko balio zaigu eta munduko edozein lekuko jendearekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko aukera ematen du.
Internetak hezkuntzarako beharrezkoak diren tresna guztiak eskura jartzen ditu, eta irakaslearen papera gidariarena bihurtu da. Informazioa jada ez dago eskolan, baizik eta sarean.
Baina hala ere, pertsonen arteko komunikazio zuzena zaildu egiten da. Sareak, bizitzak eskaini ahal dizkigun gauza asko ez ditu eta ondo erabiliz gero oso aproposa izan arren teknologien erruz hainbat gauza galtzen ditugu.
Ariketa amaitu ostean, Interneten bilaketak egiteko moduari buruz hitz egin dugu. Horrez gain, Googelen daude aplikazio asko erabiltzen ikasi dugu, esate baterako, Alertak, Academic, etab. Geroago Blogean aritu gara gauza gehiago deskubritzen, hala nola, profila nola eguneratzen zen, nola sartzen ziren Gadget gegiago... eta eguna amaitzeko, lan-taldean egin beharreko proiektuaz hitz egin dugu.
2014ko azaroaren 19a
Gaur ikt-ko gelan lan asko egin dugu. Hasieran aparatu elektronikoei buruzko galdera batzuk erantzun ditugu, hauek hain zuzen:
1. Zerrendatu erabiltzen dituzun aparailu elektronikoak
Nik hainbat aparatu elektroniko erabiltzen ditut, hala nola, mugikorra, ordenagailu eramangarria, mahai gaineko ordenagailua, tableta…
2. Zer erabiltzen duzu Internetera sartzeko?
Gaur egun, interneten sar ditzakegu edozein aparatutik. Nik normalean mahai gaineko ordenagailuarekin, mugikorrarekin, ordenagailu eramangarriarekin eta tabletarekin.
3. Zer egiten duzu Interneten?
Internet denetarako erabiltzen dut. Sare sozialetan sartzeko, informazioa bilatzeko, zerbait erosteko, argazkiak eta irudiak begiratzeko, beste pertsonekin harremanatzeko…
4. Zenbat denbora ematen duzu egunean?
Ia egun osoa ematen dut interneten. Mugikorrean etengabe eta edozein lekutan internet daukagunez, whatsapean gaude egunero eta bestelako sare sozialetan, hala nola, instagram, twitter, tuenti, facebook…
5. Zein aplikazio erabiltzen duzu?
Mugikorrean aplikazio asko ditugu, hala nola, instagram, twitter… Hala ere, gehien erabiltzen dudana whatsappa da.
Galdera hauek erantzutean, konturatu gara internet egun osoan erabiltzen dugula eta gure bizitzarako bitarteko bat dela. Arazoa larria da egun, aparatu hauek Gabe bizitzea oso zaila izango zelako.
Bestalde, identitate digitalaren gaia jorratu dugu. Horretarako adituen taldean bildu gara eta bideo batzuk ikusi ditugu. Bideoak ikusiz gero, gure ohiko taldeetan komentatu dugu eta hausnarketa bat egin dugu:
Ikusi ditugun bideoak eta gure esperientzia kontuan hartuz, sare sozialak eta orokorrean hauek duten arriskuaz konturatu gara. Bertan, argazkiak jartzen ditugunean pentsatzen dugu soilik gure lagun minek ikusiko dituztela. Baina oso erratuta gaude, konturatu gabe pentsatzen dugun baino informazio gehiago eskaintzen dugulako.
Identitate digitala 3 puntu nagusi ditu. Bata parte pertsonala izango litzateke. Parte hau guk kontzienteki argitaratzen ditugun gauzak dira, hau da, gure izen-abizena, bizitokia, adina… Bestalde, bi parte sozial daude. Lehenengo parte sozialean, guk besteekin konpartitzen ditugun gauzak izango lirateke eta azkenik, bigarren parte sozialean, guk igotzen ditugun gauzak besteengan duen eragina eta hauek horrekin egin ahal duten gauzak dira.
Sarean idazten dugunean, gure identitate digitala sortzen gaude. Ez diogu pantaila bateri soilik idazten, pantailaren beste aldean milaka pertsona daudelako. Horrez gain, igotako informazio guztia hodeian denbora luze batean geratzen da eta honek etorkizunean arazoak ekarri ditzake. Lan postu bat bilatzerako momentuan, gure perfila kontsultatu dezakete eta aurkitutakoaren arabera aurreiritzi bat sortu, batzuetan kaltetu ahal gaituen aurreiritzia.
Gaur egundo gizartean, IKTak erabiltzera behartuta gaude, baita irakaskuntza (Haur eta Lehen Hezkuntzan…) arloan ere. Baina, ez gara kontziente hauen erabileraz. Hori dela eta, irakaskuntzan umeak txikitatik sareak orokorrean modu arduratsu batean erabiltzen ikastea lortu behar dugu. Gure inguruan aplikazio asko daude, halabeharrez erabili behar ditugunak eta hauek erabiltzen irakasten gaituen inork ez badago, arazoak eduki ditzakegu. Badaude sare sozialak eta gazteek erabiltzen dituzten aplikazio asko ezagutzen ez dituzten gurasoak.
Geroago, gure bloga gaurkotu dugu hainbat gauza jarriz. Lehenik erlojua, egutegia eta horrelakoak jartzen ikasi dugu. Horrez gain, izenburuan argazki bat jarri dugu, gure profila eguneratu dugu eta feed sartu dugu gure blogan.
Amaitzeko, blogak aplikazio didaktiko bezala ikusi behatu ditugu. Horretako aurkezpen bat egin dugu, blogen motak azalduz (irakaslearen bloga, ikasleen bloga, ikastetxearen bloga, gelaren bloga…), helburuak zehaztuz (informazioa ematea, harremanak indartzea…) eta haur hezkuntzan zuten aplikazioa kontatuz. Aurkezpena egin ondoren hausnarketa bat egitea beharrezkoa ikusi genuen baina taldean ez ginen ados jartzen gehienak blogen kontran zeudelako eta nik, aldiz, alde. Nik uste dut blogak gurasoak eskolara hurbiltzen dituela eta parte hartzeko aukerak ematen dietela, adibidez, iruzkinak jarriz, ariketak proposatzeko, komentarioak egiteko…
2014ko azaroaren 26a
Asteazken honi sarrera emateko, IKTak hezkuntzan nola txertatzen diren berri izan dugu. Honen ondorioz, hausnarketatxo bat egin dut honen inguruan:
HAUSNARKETA
Klaseari hasiera emateko, IKTak hezkuntzan nola txertatzen diren ikasi dugu. Egungo gizarteak hezkuntzan teknologia berriak sartzea beharrezkoa ikusten du. IKTak gelan txertatzea, irakasleek bere rola aldatzea eta gaitasun berriak lantzea suposatzen du.
Bestalde, IKTak hezkuntzan txertatzeko, hainbat gauza hartu behar dira kontuan. Alde batetik IKTekin lortu nahi diren helburuak eta edukiak zehaztu behar dira eta ikasleen parte-hartzea eta integrazioa bideratzen duen. Beste alde batetik, baliabideen ezaugarriak aztertu behar da, egokiak diren ziurtatzeko. Irakasle bezala, geure buruari galdera batzuk egin behar diogu, hala nola, zer landu nahi dugun?, nola erabiltzen da?, zeintzuk dira euren funtzioak?...
IKTak curriculumean sartu ahal dira, baina horretarako, curriculumeko elementu bat dela kontuan hartu behar dugu. IKTak lantzeko metodologia egokia erabili behar dira, planteamendu berritzailearekin, IKTak ezin ditugulako erabili liburu bat bailitzan.
Hezkuntzan IKTak ezartzen, kontuan hartu behar dugu metodologia oinarria dela baina tresnekin bat etorri behar dela. Bestalde, IKTak komunikazioa sustatzen laguntzen du eta honek oso egokia izan daiteke gelan. Komunikazioan gain, IKTak funtzio anitzak ditu.
IKTak soilik txertatzen ez dugu berrikuntza bultzatzen, berrikuntzak hausnarketa eta planifikazio prozesu bat eskatzen duelako. IK tek ikaste prozesuan bultzatzen dute berrikuntza. Nolabait esan dezakegu, prestakuntzan IKTak txertatu behar ditugula.
Laburbilduz, esan dezaket IKTak gizartean daudela, hau da, arlo guztietan. Hori dela eta, hezkuntzan sartu behar ditugu nahita nahiez, baliagarriak baitira ikaste prozesuan.
Gaitasun digitala zer den behin jakinda, "zer dakigu eta zer ez dakigu" marrazkia nahiz gaitasun digitalari buruzko mapa egin dugu, hurrengo egunean egingo dugun Site-ean txertatzeko.
Honekin batera, klasea amaitu genuen, hurrengo egunean proiektuari gogor ekin behar geniola jakinaraziz.
2014ko abenduaren 3a
Abenduaren hirurako Delicious-en link batzuk jarri behar genituen eta horietatik web gune bat aukeratu behar genuen eta hori aztertu Egelan zegoen taula kontuan hartuz. Zuen interesekoa izatekotan nik egindako taula utziko dizuet.
URL helbidea: http://blog.tiching.com/tag/herramientas-tic/
|
Datu osagarriak: Nik aukeratu dudan web gunea Blog bat da eta bere
izena “Tiching blog” da. Bloga pedagogia eta komunikazio talde batek osatu
zuen, hau da, irakasleak, hezkuntza-adituak… Duela urte bat gutxi gorabehera
sortzea erabaki zuten, 2013ko abuztuan, hain zuzen ere. Blog honek
hezkuntzaren gaia jorratzen duen blog onena da, hori dela eta, “X Premios
Bitácoras” irabazi zuen.
|
Dekripzioa: Blogan esaten den bezala, eurek jorratzen duten
gaiak hezkuntza eta TIC dira. Blog hau pertsona guztientzat zuzenduta dago,
baina batez ere hezkuntza arloan murgilduta dauden pertsonentzat. Blogan
gaurkotasunaz, berrikuntzaz, metodologia desberdinaz, hezkuntzarako tresnaz
eta errekurtsoaz… hitz egiten dute. Horrez gain, aditu batzuekin egindako
elkarrizketak ere irakur ditzakegu, adibidez, Sir Ken Robinsoni, Heike Freireri, Howard Gardneri… egindako elkarrizketak.
Honetaz aparte, hezitzaileei hitz egiteko aukera ematen zaie, euren
esperientziak, metodologiak… elkarbanatzeko.
|
Diseinua: Bloga oso ondo diseinatuta eta ordenatua dago.
Blogan 5 orri aurki ditzakegu: lehenengo orrian argitaratutako azken orriak
irakur ditzakegu. Bigarren orrian gaurkotasunaz hitz egiten dute.
Hirugarrenean adituei egindako elkarrizketak aurki ditzakegu, laugarrenean,
aldiz, irakurtzeko gomendagarriak diren sarrerak daude. Bostgarrenean eta
azken orrian edozein pertsonak bere iritzia eman ahal du. Hauetaz gain,
blogan bilatzaile bat dagoenez, oso erraz aurki ditzakegu nahi ditugun gauza
guztiak. Blogaren eskuineko aldean, gehien irakurri diren artikuluak ditugu,
aste honetan egindako elkarrizketaren estekak, etiketak gauzak nahi dugunaren
arabera aurkitzeko, saren sozialetan haiek jarraitzeko estekak (facebook,
twitteer, gmail..), azken tweet-ak eta hezitzaile bezala formatzeko
iragarkiak. Koloreei dagokionez, kolore argiak erabiltzen ditu, hala nola,
horia, urdina, zuria… Hala ere, argazki asko sartzen dituenez, bloga oso
polita eta erakargarria suertatzen da.
|
Edukia: Blog honek
eskaintzen duen informazioa eta loturak oso interesgarriak dira. Lehen esan
bezala, hezkuntza eta TIC-ak dira jorratzen dituen gaiak. Hezkuntza gaia oso
modu zabalean hartzen duenez, azpi-gai asko jorratzeko aukera ematen du.
Diseinuan aipatu dudan bezala, orri desberdinak daude. Hala ere, artikuluak orri
nagusian argitaratuta aurki ditzakegu eta bilatzailearen bidez oso erraza da
guk nahi dugun gaia bilatzea. Blog honen helburua didaktikoa eta ludikoa dela
esango nuke, metodologia desberdinak, berrikuntzak… azaltzen dituelako, baina
aldi berean, dibertigarriak eta irakurtzeko interesgarriak diren artikuluak
daudelako. Hainbat aldiz esan bezala, ez du soilik gai bat jorratzen baizik
eta kultura, ideologia, generoa, hezkuntza beharrizan bereziak behar duten
umeak… hartzen ditu kontuan.
|
Elementu teknikoak: Orrietan hainbat artikulu aurkitu ditzakegu baina
guk zerbait zehatza bilatu nahi izanez gero, blog bilatzailea dugu eta
berehala eta arin eramaten gaitu guk nahi dugun gaia jorratzen duen
artikulura. Horrez gain, etiketak ditugu blogaren albo batean eta hauek,
klasean ikasi dugun bezala, oso baliogarriak dira guk nahi ditugun gauzak
ahalik eta azkarren aurkitzeko. Bestalde, bloga oso azkar kargatzen da, hau
da, loturak, bideoak, argazkiak, marrazkiak… oso azkar agertzen dira.
|
Fidagarritasuna: Orria fidagarria delakoan nago, egileek bertan
identifikatzen baitira eta beren argazkiak igotzen dutelako talde bezala.
Lehen esan bezala, bloga Tiching izeneko hezkuntza eta komunikazioan adituak
diren talde bat egin baitu. Horrez gain, bloga gaurkotuta dago, hau da,
egunero aldatzen dituzte gauzak edo artikulu bat argitaratzen dute.
|
Iruzkin kritikoa: Nire ustez, blog hau oso ondo eginda eta pentsatuta
dago. Bertan dagoen informazioa oso baliogarria dela iruditu zait. Gainera,
asko gustatu zait elkarrizketen kontua, unibertsitatean eman ditugun aditu
batzuenak direlako. Beste blogak eta web guneak egiten ez duten bezala, blog
hau irakasle edo hezitzaile desberdinei parte hartzeko aukera ematen diete,
euren iritziak eta esperientziak kontatuz. Nik uste dut etorkizunean
unibertsitate lanetarako, egunerokotasunerako eta etorkizunerako oso
baliagarria suertatuko zaidala blog hau, informazio ugaria eta anitza
eskaintzen baitu.
|
Ikaslearen izena eta abizenak: Ane San MartÃn González
|
Etxerako egin behar genuen lana kontuan hartuz, gelan aurkezpentxo bat egin behar izan genuen gure taldeko kide batek aztertutako web gunea kontatuz.
Gure aurkezpena eta gure taldekideena eginda, lanari ekin genion berriz. Egin genuen lehenengo gauza egoera berdifinitu izan zen, egoera berdefinitu gabe lana aurrera ezin eraman genuelako. Egoera berdefinituta, gure proiektua eta aplikatuko genituen arloak, helburu didaktikoak eta ebaluazioa idatzi dugu. NIk eta beste bi kide hau egiten genuen bitartean, falta ziren beste bi kideak Site bat sortzen hasi ziren, Site-a gure proiektuaren muina delako. Hurrengo egunean lan gogorra egin beharko dugu, aurkezpena eta gogoeta nahiz ebaluazioa geratzen zaigulako.
2014ko abenduaren 10a
Azkenean, IKT irakasgaiko azkenengo klasera heldu gara. Gaur gelan, egun garrantzitsua izan da gelan gure proiektuaren azkenengo emaitza aurkeztu behar izan dugulako. Aurkezpenarekin hasi aurretik Josunek lanei azken ukituak emateko denbora utzi digu. Denbora hori oso baliogarria izan da proiektua aurrera eramateko denboraz estuka baikenbiltzan. Hala ere, lana aurrera oso ondo eraman dugu eta gainera, aurkezpena egiteko tresna berri bat erabiltzea erabaki genuen: "GLOGSTER". GLOGSTER aurkezpenak egiteko beste tresna bat da baina besteak ez bezala, aurkezpena horma-irudi besalako bat da. Hona hemen gure aurkezpenaren GLOSTERRA:
Azkenean aurkezpena eta lana ondo atera delakoan nago, behintzat ni oso pozik gerau naiz gure lanarekin izandako denbora kontuan hartuz. Bestalde, gainerako kideen proiektuen aurkezpenak ikusi ditugu eta batzuk benetan interesgarriak eta eskola batean martxan jartzeko bideragarriak ziren. Honetaz gain, gure proiektua interesatzen bazaizue eta irakurtzen jarraitu nahi baduzue, hemen uzten dizuet esteka: https://sites.google.com/site/punpilakhh/
Azken azalpen hauekin nire Blogari eta IKT irakasgaiari agur esaten diet, baina soilik denbora baterako espero dut! Besterik gabe, amaitu nahi dut Josuneri, nire kideei eta nire bloga irakurri dutenei eskerrak ematen lauhilabete honetan asko ikasteko aurkera eman didatelako.
ESKERRIK ASKO ETA HURRENGORA ARTE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina