2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

ESTIMULAZIO GOIZTIARRAREN HELBURUAK

Estimulazio hau aurrera eraman nahi izanez gero, zeintzuk diren euren helburuak ezagutzea garrantzitsua da, estimulazioa modu egokian aurrera eramateko.
  1. Haurren garapena optimizatu. 
  2. Familiaren beharrei erantzun. 
  3. Minusbaliotasunen efektuak gutxiagotu. 
  4. Arrisku biologiko, sozial eta psikologikoekin lotuta dauden defizitak saihestu.




Argazkia esteka honetatik atera dut: http://mural.uv.es/crisgoso/NEE/Retraso%20mental/32_la_fisioterapia_en_nios_con_sndrome_de_down.html

2014(e)ko azaroaren 8(a), larunbata

NORI ZUZENDUTA DAGO ESTIMULAZIO GOIZTIARRA?

bebes-hermoos Estimulazio goiztiarra hurrengo ezaugarriak dituzten umeei zuzenduta dago:
  • Haur goiztiarrak, heldutasun neurologikorik gabe jaio direnak.
  • Lesioen ondorioz alterazio neurologikoa duten umeak.
  • Garapenean nahasmena edo nahasmen genetikoa duten umeak.
  • Adoptatutako umeak, bizitzako lehen hilabeteetan estimulaziorik eduki ez dutelako.
  • Eskolan ikasketekin arazoak, arreta gabezia, hiperaktibitatea edo hizkuntzarekin atzerapena duten umeak.
  • Koordinazio motorearekin arazoa duten umeak.
  • Jokabide arazoak edo emozioen nahasmena duten umeak.
  • Garapenaren atzerapena duten umeak.



Iturria: https://elrincondelohumano.wordpress.com/tag/imagenes-madre-bebe/

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

NOLA ESTIMULATU DEZAKEGU GURE HAUR TXIKIA?

Bideo honetan gure haurrak afektiboki, kognitiboki eta mugimendua estimulatzeko lagundu gaituen ariketa desberdinak agertzen dira. Horrez gain, hizkuntza eta entzumena garatzeko metodo eta ariketa batzuk ere auri ditzakegu.
Arestian esan dugun bezala, bideo honetan, estimulazio anitza nola egin aurkezten zaigu. Horretarako, jarraitu behar diren etapa desberdinak aipatzen ditu eta bakoitzaren barruan egin ahal diren hainbat ariketa proposatzen ditu.
  1. Erlaxatzeko etapa
  2. Luzatzeko etapa
  3. Mugimendua lantzeko ariketen hasiera
  4. Mugimenduaren estimulazioa
  5. Estimulazio kognitiboa

Espero dut bideoa zuen gustokoa izatea!



Bideo hau Youtube-tik hartu dut: https://www.youtube.com/watch?v=gTr9BQ-hguI

2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

ESTIMULAZIO GOIZTIARRAREN IDEIAK ZEHATZAGO BERRIKUSTEN

Estimulazio goiztiarra kontzeptuak errehabilitaziorako edo hezkuntzarako tresnei egiten dio erreferentzia. Tresna hauek arazoak dituen edo izan ahal dituen umeekin erabiltzen dira, modu espezifiko eta global batean.

Hala ere, Haur Hezkuntzan ere aplikatzen dira, jaioberrien eta haurren hezkuntzaren beharrizanak ez baitira haur-sektore batentzat soilik (gorrak, itsuak…) baizik eta, 1-5 bitarteko haurrentzat ere beharrezkoak dira.

Aipatutako denboraldi horretan, oinarrizkoak eta esentzialak diren lorpenak lortzen dira, hala nola, buruaren mugimenduen kontrola, esertzearen posizioa, begiaren eta eskuaren arteko koordinazioa, entzumenaren koordinazioa, pertzepzio-gaitasuna, testuinguru berriari egokitutako zentzumenak eta nagusiekin lehenengo harremanak.

Estimulazio naturala eta espontaneoa ez da nahikoa, ez baitu baieztatzen umeak beharrezko eta bezain beste aukerak izango dituela beren garapen egokirako. Ezinbestekoa da haurraren lehenengo urtetik, haren garapena orientatzea, gidatzea eta laguntzea, umearen garapenaren kontrol sistematikoak, urritasunak saihesten edo hezkuntza errazten ahalbidetuko baitu.


Umearen garapenaren lehenengo etapetan, gurasoen jarduerek eta haiek beren umearekiko duten portaera afektiboak eragin izugarria izaten dute umearen garapenaren arlo batzuetan.

Sarrera honetan dagoen argazkia Taringa web gunetik atera dut:
http://www.taringa.net/post/imagenes/4806454/Fotos-de-los-bebes-mas-tiernos-y-dulces.html

2014(e)ko azaroaren 1(a), larunbata

ZER DA ESTIMULAZIO GOIZTIARRA?




Estimulazio goiztiarra haurtzaroan dauden umeen gaitasunak eta trebetasunak  garatzeko teknika multzo bat da. Teknika multzo hauek umearen jaiotzetik sei urtera arte erabiltzen dira garapenaren arazo errealak eta potentzialak edo umearen gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko. Tekniken esku-hartzeak umea globalki hartzen dute eta programak umea, haren familia eta testuinguru soziala kontuan hartuz garatzen dira.

Konprobatuta dago adin horietan (0-6) burmuineko gaitasun plastikoagatik, arrakasta handia lortzen dela.

Sarrera honetan dagoen argazkia web gune honetatik atera dut:
 https://atenciontempranaciudadreal.wordpress.com/

2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Kaixo Lagunak!

 Estimulazio goiztiararen gaia interesatzen zaizu? Ba, besterik gabe, Ongi etorri nire blogera!