Estimulazio goiztiarra kontzeptuak errehabilitaziorako edo hezkuntzarako tresnei egiten dio erreferentzia. Tresna hauek arazoak dituen edo izan ahal dituen umeekin erabiltzen dira, modu espezifiko eta global batean.
Hala ere, Haur Hezkuntzan ere aplikatzen dira, jaioberrien eta haurren hezkuntzaren beharrizanak ez baitira haur-sektore batentzat soilik (gorrak, itsuak…) baizik eta, 1-5 bitarteko haurrentzat ere beharrezkoak dira.
Aipatutako denboraldi horretan, oinarrizkoak eta esentzialak diren lorpenak lortzen dira, hala nola, buruaren mugimenduen kontrola, esertzearen posizioa, begiaren eta eskuaren arteko koordinazioa, entzumenaren koordinazioa, pertzepzio-gaitasuna, testuinguru berriari egokitutako zentzumenak eta nagusiekin lehenengo harremanak.
Estimulazio naturala eta espontaneoa ez da nahikoa, ez baitu baieztatzen umeak beharrezko eta bezain beste aukerak izango dituela beren garapen egokirako. Ezinbestekoa da haurraren lehenengo urtetik, haren garapena orientatzea, gidatzea eta laguntzea, umearen garapenaren kontrol sistematikoak, urritasunak saihesten edo hezkuntza errazten ahalbidetuko baitu.