HH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

DOMAN METODOA

Doman metodoa Glenn Doman asmatu zuen, baina zertan datza?

Doman metodoa umeei kategoria bateko edo desberdineko xaflak ozenki aurkeztean datza.  

Metodoaren helburua modu zuzen batean ezagutu ezin dituzten animaliak, pertsonak, gauzak… identifikatzeko gaitasuna garatzea da.

Metodo honetan oso garrantzitsua da haurrak nahi duten baino lehen amaitzea eta jarraitzeko gogoekin uztea, haurra aspertzen bada ez duelako ikasiko; beraz, metodo honen arrakasta abiadura azkarran, pozan eta berrikuntzan dago.

Noiz egin ahal dugu? Garrantzitsua da haurrak harkorrak egongo diren hiru momentu aukeratzea. Kategoriaren izena ozen esaten  da eta jarraiki Bits-ak esango dira, bat segundo bakoitzeko. Irudiak beti orden berean joan behar dira, hau da, haurrak bere buru-egituran duen ordena. Kategoriak desberdinak izatea eta pixkanaka-pixkanaka bits-en kantitatea handitzen joatez hobesten da, hau da, hasieran 3 kategoriekin hasi ahal gara eta kategoria bakoitzean 5 bits.

Ingurunea ludikoa, ikusmina eta isila izan behar da haurrek gertatuko dena ez galtzeko.

Argazkia blog honetatik hartu dut: 
http://la-estimulacion-temprana.blogspot.com.es/

Aurreko informazio guztia oso ondo ulertu ez baduzue, hemen uzten dizuet bideo bat. Bideo honetan, emakume batek azaltzen digu zer diren bits-ak, zertarako balio diren, nola egiten diren... Espero dut bideoa zuen gustokoa izatea! Hemen uzten dizuet bideoaren esteka zuen interesekoa izatekotan.
https://www.youtube.com/watch?v=A5JxBUpHlGY

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

NOLA ESTIMULATU DEZAKEGU GURE HAUR TXIKIA?

Bideo honetan gure haurrak afektiboki, kognitiboki eta mugimendua estimulatzeko lagundu gaituen ariketa desberdinak agertzen dira. Horrez gain, hizkuntza eta entzumena garatzeko metodo eta ariketa batzuk ere auri ditzakegu.
Arestian esan dugun bezala, bideo honetan, estimulazio anitza nola egin aurkezten zaigu. Horretarako, jarraitu behar diren etapa desberdinak aipatzen ditu eta bakoitzaren barruan egin ahal diren hainbat ariketa proposatzen ditu.
  1. Erlaxatzeko etapa
  2. Luzatzeko etapa
  3. Mugimendua lantzeko ariketen hasiera
  4. Mugimenduaren estimulazioa
  5. Estimulazio kognitiboa

Espero dut bideoa zuen gustokoa izatea!



Bideo hau Youtube-tik hartu dut: https://www.youtube.com/watch?v=gTr9BQ-hguI