gomendioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gomendioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

GURASOENTZAKO GOMENDIOAK AUREN HAURRAK ESTIMULATZEKO

1. Haurrak erantzuteko behar duen denbora errespetatu. Gure haurrarekin jolasteko giro lasaia egon behar da. Horrez gain, haurrak nekatuta dagoenean saihestu behar dugu.
2. Eskuetan, belarrietan eta ahoan atseginak diren objektuak aukeratu. Honetaz aparte, objektuak seguruak edo arrisku gabeak izan behar dira.
3. Jolasak hitzekin, barreekin eta abestiekin etorri behar dira.
4. Jolasa plazerra ematen duen zerbait izan behar da, bai gurasoentzako, bai haurrarentzako.
5. Bainuko momentua aprobetxatu haurrari masaje bat emateko, adibidez.
6. Musika erabili haurra autoan edo etxean eramaten duzunean.
7. Zure haurrari liburu desberdinak erakutsi. Jaioberria bada, plastikozko, oihalezko, usain, testura edo kolore desberdinetako liburuak daude.
8. Lo egin aurretik, ipuinak kontatu zure haurrari.



Argazkia esteka honetatik hartu dut: http://www.bd.com/mx/diabetes/main.aspx?cat=3258&id=63485

2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA AURRERA ERAMATEKO ESKULIBURUA

Estimulazio goiztiarrari buruzko ariketak bilatzean, oso interesgarria den eskuliburua aurkitu dut.Eskuliburu honetan informazio desberdina aurki ditzakegu:

- Estimulazio goiztiarra zer den
- Haurren ezaugarriak 0 urtetik 4 urtera arte
- Estimulatzeko arloak: motorra, kognitiboa, hizkuntza, afektibo-soziala...
-Ariketak desberdinak proposatzen dizkigu adinaren arabera
- Erlaxatzeko ariketak
- Gomendioak