helburuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
helburuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

ZENTZUMENEN ESTIMULAZIOA ETA INTEGRAZIOA


Zentzumen integrazioa haurtzaroan eratzen da, jarduera eta estimulazio egokiaren bitartez. Hala ere, ume batzuk ez dute prozesua era egokian burutzen. Hau gertatzen denean, ikasketetan, portaeran, hizkuntzan eta sozializazioan arazoak ager daitezke.

Zentzumen sistema ondo prozesatzen edo informazioa interpretatzen ez duenean, zentzumen integrazioan zailtasunak agertzen dira.

Zentzumen estimulazioa oso garrantzitsua da umeentzat zentzumenen garapena sustatzen laguntzen duelako, honako helburu hauek jarraitzen ditu:
  • Umearen zentzumen garapenak Garate eta hobetu eta kalitate sentsorialaren hezkuntzaren bidez garapen kognitiboa hobetzeko.
  • Azkartasuna lortzea transmisio sentsorialean eta burmuinak ematen dituen erantzunetan mugimenduaren organoei.
  • Zentzumen estimuluen diskriminazioa hobetzea ukimena, ikusmena, entzumena, dastamena eta usaimenaren bidez.
  • Objektuen ezagutza erraztea haiekin zuzeneko harremanarekin.
  • Oinarrizko trebetasunak sustatzea (irakurtzea eta idaztea), zentzumenen hezkuntzaren bitartez.

Estimulazio sentsoriala egokia da ondorengo umeentzat:
  • Adoptatutako seme-alabak,
  • Goizegi jaiotakoak,
  • Alterazio neurologikoak edota genetikoak dituztenentzat, garapen trastornoak dituztenentzat,
  • Ikaskuntzan arazoak dituztenentzat,
  • Arreta arazoak,
  • Hizkuntzan atzerapenak,
  • Izaera arazoetan,
  • Mugikortasun arazoak dituztenentzat.

Argazkian, limoi bat probatu duen haurra ikusten dugu lehen aldiz eta hura esteka honetatik hartu dut:
http://www.quo.es/ser-humano/fotografias-de-ninos-probando-un-limon-por-primera-vez

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

ESTIMULAZIO GOIZTIARRAREN HELBURUAK

Estimulazio hau aurrera eraman nahi izanez gero, zeintzuk diren euren helburuak ezagutzea garrantzitsua da, estimulazioa modu egokian aurrera eramateko.
  1. Haurren garapena optimizatu. 
  2. Familiaren beharrei erantzun. 
  3. Minusbaliotasunen efektuak gutxiagotu. 
  4. Arrisku biologiko, sozial eta psikologikoekin lotuta dauden defizitak saihestu.




Argazkia esteka honetatik atera dut: http://mural.uv.es/crisgoso/NEE/Retraso%20mental/32_la_fisioterapia_en_nios_con_sndrome_de_down.html

2014(e)ko azaroaren 1(a), larunbata

ZER DA ESTIMULAZIO GOIZTIARRA?




Estimulazio goiztiarra haurtzaroan dauden umeen gaitasunak eta trebetasunak  garatzeko teknika multzo bat da. Teknika multzo hauek umearen jaiotzetik sei urtera arte erabiltzen dira garapenaren arazo errealak eta potentzialak edo umearen gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko. Tekniken esku-hartzeak umea globalki hartzen dute eta programak umea, haren familia eta testuinguru soziala kontuan hartuz garatzen dira.

Konprobatuta dago adin horietan (0-6) burmuineko gaitasun plastikoagatik, arrakasta handia lortzen dela.

Sarrera honetan dagoen argazkia web gune honetatik atera dut:
 https://atenciontempranaciudadreal.wordpress.com/